Edukira joan

Goierriko Hitza

Ezkio-Itsaso
2008ko azaroak 22, Larunbata

;2008-10-07;KIROLAK. Beasainek eta Ordiziak galdu egin dituzte asteburuko partidak

Beasainek eta Ordiziak galdu egin dituzte asteburuko partidak

Futbola Ordiziak ez zuen golik egiterik izan eta Beasainek, berriz, gol baten aldeagatik ezin izan zituen hiru puntuak eskuratu.

m. legarreta

Beasainek larunbatean jokatu zuen Laudioren aurka eta Ordiziak, berriz, igandeanBaskonia izan zuen aurrez aurre. Egun ezberdinetan jokatu zuten, baina biek hala biek ere ez zuten punturik lortzerik izan.

Baskonia eta Laudio garaile

Ordiziak etxean jokatu zuen Basconiaren aurka, eta aurreko partidan bezala, ez zuen punturik urratzerik izan. Basconiako Villarchao jokalariak sartu zuen partidako gol bakarra, 80. minutuan. Horri esker hiru punturekin itzuli ziren Bizkaia aldera.

Beasainek, berriz, Laudio izan zuen aurrez aurre. Gol askoko partidua izan zen, guztira bost aldiz gurutzatu baitzuen baloiak atezainaren marra. Beasaindarrek bi gol egin zituen, baina arabarrak gehiago izan ziren, eta gol baten aldearekin irabazi zuten.

Beasainek bi postu galdu ditu sailkapenean, eta 9. dago, 7 punturekin. Ordizia, berriz, azkeneko postuetan dabil, hemeretzigarren hain zuzen ere. Sei partida jokatuta, 4 puntu besterik ez ditu eskuratu orain arte, bakar bat irabazi, bat berdindu eta lau partida galduta.

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.