
Madalena eguna gaur ospatuko dute Alegian
Ezkio-Itsaso Goruntz dantza taldearen emanaldia eta sagardo festa antolatu dituzte gaurko egunerako.
a. apalategi
Ezkio-Itsaso, Gabiria eta Ormaiztegiko Alegia auzoan Madalena jaien bigarren eguna ospatuko dute gaur, zaindariaren eguna. Alegiarrentzat hainbat ekitaldi izango dira egun osoan.
12:00etan meza nagusia egingo dute. Ondoren hamaiketakoa banatuko dute auzotarren artean. Gabiriako Goruntz dantza taldearen saioa ere izango da bazkal ordura bitartean.
Arratsalde partean jarraituko du festak, haurrentzako ekitaldiekin. 16:30etik aurrera jolasak, puzgarriak, kart pista eta opariak izango dira txikientzat.
Sagardo festa
Iluntzeko zazpietatik aurrera sagardo festa izango da Alegian. Sagardoarekin batera pintxoak ere banatuko dituzte. Eguna bukatzeko Joselu anaiak taldearen emanaldia izango da, goizaldera arte.
Musika
Triki-afaria
LAZKAO, Maizpideko jangelan - 2008-08-28
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.