
Madalena jaien barruan gaur auzo-afaria eta dantzaldia dituzte Alegian
Ezkio-Itsaso ðð Madalena eguna asteartean ospatuko dute 'lunch'-a, haur jolasak eta sagardo dastaketa eginez.
e. imaz
Alegia auzoan Madalena eguna datorren asteartean ospatuko dute, baina festetako egun handiaren aurretik parrandan murgiltzeko asmoa dute gaur. Gaueko bederatzietarako auzo afaria antolatu dute frontoian.
Afarira joan nahi duenak 25 euro ordaindu beharko ditu txartelarengatik. Ondoren, ohitura zaharrari segiz, Joselu Anaiak taldeak joko du plazan, eta nahi adina dantza egiteko aukera izango dute bertaratutakoek.
Haur jolasak eta sagardo dastaketa, asteartean
Asteartean, uztailak 22, eguerditik aurrera hasiko dira festan. Hamabietan puntuan meza nagusia izango da eta ondoren mokadutxoa egin ahal izango da. Gabiriako Goruntz dantza taldekoek hainbat dantza pieza egingo dituzte.
Arratsalde partean haurrak bihurtuko dira protagonista. 16:30ean beraientzako jolasak, puzgarriak, kart pista, opari banaketa... prestatu baitute.
Arratsaldeko zazpietarako haurrek gurasoei eta gainerako helduei pasatuko diete lekukoa, sagardo dastaketa egingo baita. Sagardoarekin batera pintxoak banatuko dituzte jende artean.
Gauean berriz ere dantzaldia izango da Joselu Anaiak taldekoen eskutik. Taldea sortu zenetik, hasiera-hasieratik joaten dira Alegiara, eta urtero bi egunetan jotzen dute Joselu Anaiek.
Erakusketa
'Bizitza ekologikoa gure eskura' argazki erakusketa
ORDIZIA, Ordiziako D'elikatuz gunean - 2008-10-11
Ikastaroa
LOREZAINTZAKO PROIEKTUAK DISEINATU, EGIN ETA AURKEZTEA
Aukeratu Herria, ITSASMENDIKOI FRAISORO, ELBARRENA AUZOAz/g 202159 ZIZURKIL - 2008-10-01
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.