Edukira joan

Goierriko Hitza

Ezkio-Itsaso
2008ko urriak 12, Igandea

;2008-07-09;UDALA. Ezkio-Itsaso Uema-ko partaide da berriz, uztailaren 5etik

Ezkio-Itsaso Uema-ko partaide da berriz, uztailaren 5etik

Ezkio-Itsaso Ekainaren 14an egin zuten Ezkio-Itsaso berriz Ueman sartzeko proposamena; uztailaren 5ean onartu zen.

e. imaz

Ezkio-Itsaso Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko (Uema) kide da berriz ere, joan den uztailaren 5etik.

Ezkio-Itsasok duela urte batzuk egin zuen lehen aldiz Ueman sartzeko eskaria. 2000ko urriaren 10ean jada bertako kide zen.

Estatu espainiarreko fiskalak ordea errekurritu egin zituen estatutuak. 2007an atera zen epaia. Epai horren arabera estatutuak bertan behera geratu ziren eta beraz Ezkio-Itsasoko Udalak Ueman sartzeko hartu zuen erabakia baliogabetuta.

Orain Uemaren estatutu berriak daude indarrean eta horiek onartu ondoren Ezkio-Itsasoko Udalak berriz Ueman sartzeko erabakia hartu zuen.

Ekainaren 14an, Azpeitian, Uemaren batzar orokorrean egin zuten erakundean sartzeko proposamena. Ondoren uztailaren 5ean Zestoan burututako batzar orokorrean onartu zen ofizialki bertan sartzea. Ezkio-Itsasorekin batera beste 7 herri ere egin ziren Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kide: Atxondo, Otxandio, Mallabia, Azpeitia, Areso, Basaburua eta Bergara.

Elkartean sartzeak, besteak beste, udalerri euskaldunetan herritarrek beraien bizitza sozial guztia euskaraz egin ahal izatea suposatzen du.

Goierriko sei herri daude Uemaren barruan

Goierri eskualdean Altzaga, Arama, Gaintza, Itsasondo, Zaldibia, eta Ezkio-Itsaso dira Uemaren barruan dauden udalerriak.

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.