
Udaleku irekietan 31 haur eta 3 begirale dabiltza
Ezkio-Itsaso Ekainaren 30ean eman zieten hasiera udalekuei eta bertan egongo dira 18ra arte, egunero bi ordu eta erdiz.
e. imaz
Goierriko beste hainbat herritan bezala, haurrek udako oporrak hartu eta egun gutxira udaleku irekiak antolatu zituzten Ezkio-Itsason. Aurten ere Arrasateko Txatxilipurdi taldea da udalekuez arduratzen dena. Guztira 31 haur dabiltza bertan ekainaren 30etik. Uztailaren 18ra arteko iraupena izango dute udalekuek. Haurrak 2 urtetik hasi eta 10 urtera bitartekoak dira eta gehienak Ezkio-Itsasokoak bertakoak. Zumarragako bat edo beste ere badago, ordea. Haiek zaindu eta hezitzeaz bestalde hiru begirale gazte arduratzen dira.
Bi ordu eta erdiko iraupena
Goizeko hamarretan elkartzen dira guztiak Santa Lutzia-Anduagako kultur etxean. 12:30ak aldera berriz etxera joaten dira.
Denboraldi horretan hainbat joku, jolas eta tailerretan parte hartzen dute. Horietatik asko kultur etxean bertan egiten dituzte eta beste asko inguruan.
Herenegun esaterako San Ferminak ospatu zituzten. Txupinazoa bota zuten eta entzierroa ere egin zuten.
Atzo igerileku puzgarri bat jarri zuten auzoko parkean, haur eskolaren inguruan. Txatxilipurdikoak eurek eraman zuten hara. Haurrek bainujantziak zeramatzaten soinean eta eguzkitako krema eta toailak ere bai motxilan sartuta. Igerilekua oso handia izan ez arren freskatu bat hartzeko aukera izan zuten eta oso gustora zeuden etxeko txikiak.
Bihar berriz txangoa egingo dute. Garaio Gasteizko urtegira joango dira autobusez.
Erakusketa
'Argizaiola 2008' argazki erakusketaren inaugurazioa
BEASAIN, Usurbe Antzokiko Erakusketa Aretoa - 2008-10-11
Ikastaroa
LOREZAINTZAKO PROIEKTUAK DISEINATU, EGIN ETA AURKEZTEA
Aukeratu Herria, ITSASMENDIKOI FRAISORO, ELBARRENA AUZOAz/g 202159 ZIZURKIL - 2008-10-01
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.