
Tankok Kataluniako txapelketa irabaz dezake asteburuan
Ezkio-Itsaso Bi probaren faltan, Ezkioko pilotua lider da sailkapenean, eta 38 puntuko aldea ateratzen dio bigarrenari.
erredakzioa
Kataluniako Karting Txapelketa irabazten duen aurreneko euskalduna izan daiteke Jon Tanko pilotu ezkiotarra. Bi lasterketaren faltan sailkapeneko lehen postuan dago, eta 38 puntuko aldea ateratzen dio bigarrenari. Garaipena ziurtatzeko, ordea, Tarragonako Mora d´Ebreko lasterketa jokatu beharko du asteburu honetan.
Jon Tankok eta M2 Racing taldeak «erabat lotuta» utzi nahi dute txapelketa azken probari begira. Orain arte maila ona eman du Ezkioko pilotuak, eta sailkapenean duen aldea ikusita garaipena lortzeko itxaropenarekin daude taldekide guztiak.
Fisikoki puntu onean
Azken test pribatuetan ikusi ahal izan dutenez Tanko «fisikoki puntu onean» dago eta «ezbeharrik ez bada» behintzat, txapelketa erabat bideratuta utz dezake. Mora d´Ebreko probaren ondoren, azken lasterketa irailaren 14an jokatuko da, Sallenteko zirkuituan.
Aurkezpena
Goierriko Nekazaritza Ekologikoaren I. Hamabostaldia
ORDIZIA, Ordiziako D'elikatuz gunean - 2008-10-11
Zinema
Asesinato justo filmearen emanaldia
BEASAIN, Usurbe Antzokia - 2008-10-11
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.