Edukira joan

Goierriko Hitza

Ezkio-Itsaso
2008ko uztailak 24, Osteguna

2007-11-26 | 13:16:19

Emakumeak prostituziora behartzeagatik zazpi lagun atxilotu dituzte Ezkio-Itsasoko klub batean

Engainatuta ekarri eta klubetik irteten ez zietela uzten dio poliziak

Ezkio-Itsasoko klub batean emakumeak Brasildik engainatuta ekarri eta prostituziora behartzen zituztelakoan sare bateko zazpi kide atxilotu ditu Espainiako Poliziak. Zenbait emakume atzerritar egoera irregularrean zeudela atzeman dute, eta engainuen bidez prostituzioan aritzera behartzen zituztela adierazi. Guztira 10 dira atxilotuak, zazpi Ezkio-Itsason bertan, eta Donostian, Iruņean eta Quintana de la Serenan (Badajoz, Espainia) bana.

Espainiako Gobernuaren ordezkaritzak gaur argitu duenez, Brasildik ekartzen zituen ustezko sareak emakumezkoak, lan munduan sartuko zituztela hitz emanda. Hala ere, prostituzioan aritzera behartzen zituzten behin helmugara iritsitakoan, bidaia-txartelaren balioa ordainaraziz. Ordaindu beharrekoa 6.000 eurora irits zitekeen, txartelaren berezko balioa baino hiru aldiz gehiago. Zenbait kasutan prostituzioko beste klub batzuetara "saltzen" zituzten emakumeak, "sareko arduradunei etekin ekonomikoa emateko helburu bakarrarekin", aipatu dute polizia iturriek. Ezkio-Itsasoko klubean egotera behartzen zituzten emakumeak, irteteko edo alde egiteko aukerarik utzi gabe.
Ikerketa irailean hasi zuen Espainiako Poliziak, Ezkio-Itsasoko klub batean emakumezkoak egoera irregularrean zeudela ikusita. Urrian antzeko egoera bizi izandako beste emakume batzuen testigantzekin identifikatu ahal izan zituzten sareko kideak. Atxilotutako hamar lagunetatik zazpik Espainiako hiritartasuna dute, bi argentinarrak dira eta beste bat brasildarra. Justiziak hiru lagun kartzelan sarrarazi ditu, lauri fidantzapeko askatasuna eman die, eta hiru kargurik gabe libre geratu dira.

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.