
2007-10-10 | 14:44:24
Gizartea
Ireki dute Igartubeitin Sagardoaren Astea, dolarean erakusketa eginez
Urriaren 17ra arte sagarra jo eta prentsatu egingo dute, antzezpenez eta kirikoketaz gain
Gaur goizean ireki dute Ezkioko Igartubeiti baserri-museoan aurtengo Sagardo Astea. Astebetean ekimen ugari gauzatuko dituzte XVI. mendeko dolare berreraikiaren inguruan. Sagardoa ekoizteko lehendabiziko urratsak ezagutu ahal izango ditu ikusleak. Antzezpenak, kirikoketa saioak, Ezkio-Itsasoko sagar barietateen erakusketa... ere ikusi ahalko dira zazpi egunetan.
Sagarra egunero zanpatuko dute prentsan, goizez eta arratsaldez. Gaur arratsaldean 17:00etan izango da, eta Hego Euskal Herriko ikastetxe, jubilatu elkarte eta euskaltegiei zuzenduta dago bisita.
Bihar, osteguna, 11:30ean eta 17:00etan dira zanpaketa saioak, ikusle-multzo mota berarentzat.
Ostiraletik igandera bitartean, berriz, lau erakustaldi egingo dituzte eguneko. Sarrera doan izango da, baina aldiko ikusle kopurua mugatu egingo dute, segurtasun arrazoiengatik. Sagarra zanpatzeaz gain, antzezpena eta kirikoketa (Arizkungo Jo ala Jo taldeak kirikoketa erritmora zanpatuko du sagarra) ere egingo dituzte.
Ordutegiak (ostirala, larunbata eta igandea):
-Zanpaketa, antzezpena eta kirikoketa: 10:30ean, 12:15ean eta 17:00etan.
Igartubeiti baserria 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara egongo da irekita, antzinako baserriko bizimodua eta osagaiak ikusi ahal izateko, baita interpretazio zentroa ere.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Igartubeitin antzinako baserriko familia antzeztuko duten pertsonaiak, gaur goizean.
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.