Edukira joan

Goierriko Hitza

Ezkio-Itsaso
2008ko uztailak 24, Osteguna

2007-06-20 | 13:45:52

Kultura

Igartubeiti baserri museoko interpretazio gunea ireki dute

Baserriaren edukiak osatu eta sakondu nahi ditu 672 metro koadroko zentroak

Gaur eguerdian inauguratu dute Igartubeiti baserri museoaren interpretazio zentro berria. 672 metro koadroko gune honek, baserriak eskaintzen dituen edukiak osatu, sakondu eta gehitu egin nahi ditu, erreferentzia moduan euskal baserria hartuta. Interpretazio zentro hau egiteko, 2,6 milioi euro erabili dituzte. Zentro berria hiru gunetan banatzen da: erakusketa gunea, harrera gunea eta aisialdirako gunea. Erakusketa iraunkorraz gain, beste zerbitzu batzuk ere eskainiko dituzte bertan, hala nola tailerrak, denda edota sagardoa dastatzeko gunea.

 

 

Jasotako erantzunak:

1

Igartubeiti | 2007-06-20

holakorik! 2.6 miloi euro, udaletxeko aurrekontua baino gehiago! zertarako ta 4 gela pantaila planoko telebistekin bete ta etorriko dian 4 turista galdu entretenitzeko. diru hau bideetan eo beste zerbaitetan re gastatu zitekeela iruditzen zait ba... aurki bixitatxo bat ein ta gustatzen ez bazait bertan protekzio ofizialeko etxe pare bat eiteko proposamena jarriko det udaletxean.

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.