Edukira joan

Goierriko Hitza

Ezkio-Itsaso
2008ko uztailak 24, Osteguna

2007-05-30 | 13:31:17

Zaldibiako Aralar herri galdeketa egiteko prest dago

Aralarrek eta EAE-ANVk berdindu egin zuten, 435 botorekin

Zaldibian berdinketa eman zuten hauteskunde eguneko emaitzek, Ezkio-Itsason bezala. Aralarrek eta EAE-ANVk bakoitzak 435 boto lortu zituen, nahiz eta azken taldearen zerrenda baliogabetuta dagoen. Horren aurrean, Zaldibiako Aralarrek «herritarren hitza» errespetatzeko asmoa agertu du. Horretarako, herri galdeketa egiteko prest daudela adierazi dute, beti ere, «alde guztiek errespeto giroan jarduteko borondatea badute». Gaur arratsaldeko 19:30ean bilduko dira bi alderdietako ordezkariak auziaz hitz egiteko, Zaldibian.

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.