
2006-04-26 | 18:34:13
AZPIEGITURAK
Ezkio-Itsason 120 etxebizitza berri eraikitzeko bidea ireki dute Antolakuntza Arau onartu berriek
Zortzi urteren buruan biztanleria %20 igoko dela aurreikusi du plangintzak
Ezkio-Itsasoko Arau Subsidiario berriak onartu ditu Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatuen kontseiluak. Datozen urteetarako hiri antolamenduari begira, eraiki daitezkeen etxebizitza kopurua 120koa dela zehazten dute arauek; gainera, kontsolidatutako etxeetan 20 bizitza gehiago ateratzeko ahalbidea uzten du.
Ezkio-Itsasoko udalerriko lau gunetan bultzatuko dira etxebizitza berrien eraikuntzak. Santa Lutzin 43 etxebizitza (12 prezio tasatukoak), Santa Lutzi-Zozobarro bitartean 61, Alegian 22, eta Ezkion 14.
Etxebizitza kopuruaren hazkundearekin 2006-2014 urte tartean udalerriaren biztanleria %20 inguru haziko dela aurreikusten dute arauek: gaur egun 570 lagun daude Ezkio-Itsason erroldatuta; zortzi urte barru 682 egotea espero da.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.