
2005-09-30 | 15:29:39
Politika
Mertxe Galdos atera da kartzelatik
19 urte egin ditu espetxean Ezkio-Itsasokoak
Mertxe Galdos gaur atera da Topaseko kartzelatik (Espainia), 19 urte preso egin ostean. Ezkio-Itsasoko presoak zigor osoa beteta utzi du kartzela, 2001eko apirilean bete baitzituen zigorraren hiru laurdenak. Urte guztiotan sei kartzela ezagutu ditu Galdosek, eta makina bat protestaldi eta gose grebatan parte hartu du. 20:00ak aldean iritsiko da Gaur iluntzean egingo diote Ezkio-Itsason lehenengo ongi etorria. Gero Urretxun egingo diote ongi-etorria. Askatasunak salatu duenez Espainiako Fiskaltzak azken orduko saio bat egin du, Galdosek espetxean jarrai zezan, baina azkenean libre atera da.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.