Edukira joan

Goierriko Hitza

Ezkio-Itsaso
2009ko uztailak 3, Ostirala

Azken ordukoak

Tomas Etxaniz izango da datozen bi urteetan Ezkio-Itsasoko alkate

2009-07-01 | 15:42:27

Tomas Etxaniz izango da datozen bi urteetan Ezkio-Itsasoko alkate

Orain arte Ezkio-Itsasoko Herritarrak hautagaitzakoek izan dute alkatetza; bi kandidaturek adostutakoa bete dute

Ezkio-Itsaso Elkarlanean-eko zerrendaburua, Tomas Etxaniz izango da datozen bi urteetan Ezkio-Itsasoko alkate, udal hauteskundeen ondoren, herritarrez osatutako bi kandidaturetako kideek hitzartutakoa betez. Orain arte Ezkio-Itsasoko Herritarrak zerrendako Joseba Etxezarretak eta Mari Jose Telleriak bete dute kargu hori. Tomas Etxanizek atzo egindako osoko bilkuran hartu zuen alkate kargua. Arratsaldeko zazpietan elkartu ziren Ezkio-Itsasoko udaletxean udal hauteskundeetan kargua hartutako sei kideak, alkate berria izendatzeko helburuarekin. Hiru, Ezkio-Itsasoko Herritarrak hautagaitzako kideak ziren: Mari Jose Telleria, Luis Mari Torres eta Jose Mari Zumarraga eta beste hirurak berriz, Ezkio-Itsaso Elkarlanean-eko kideak: Tomas Etxaniz, Aitziber Etxezarreta eta Inazio Galdos. Isilpeko bozketa egin zuten eta Tomas Etxanizek jaso zituen sei bozkak. Guztien adostasunarekin eta berak kargua onartu ondoren, alkate izendatu zuten.

Ez du erantzunik

2008-09-03 | 15:25:05

Kizkitza eguna astelehenean ospatuko dute

Egun guztian zehar erromeria izango da Baltzala anaien eskutik

Datorren astelehenean Kizkitza Eguna ospatuko dute Kizkitza baseliza dagoen inguruetan. Lierniko Andra Mari jaietan bezalaxe Kizkitzan ere erromeri giroa izango da nagusi. Eguerdiko hamabietan meza nagusia izango da eta ondoren egun guztian zehar Baltzola anaiak arduratuk dira musika jo eta bertan bildutakoak dantzan jartzeaz. Kizkitzako baseliza 664 metroko altueran dago. 1622an eraiki zuten eta izen bereko mendi tontorrean dago kokatuta. Gipuzkoako barnealdean egonagatik, itsasoarkein lotura handia dute, bai ermitak eta baita bertako amabirjinak ere.

Ez du erantzunik

2007-11-26 | 13:16:19

Emakumeak prostituziora behartzeagatik zazpi lagun atxilotu dituzte Ezkio-Itsasoko klub batean

Engainatuta ekarri eta klubetik irteten ez zietela uzten dio poliziak

Ezkio-Itsasoko klub batean emakumeak Brasildik engainatuta ekarri eta prostituziora behartzen zituztelakoan sare bateko zazpi kide atxilotu ditu Espainiako Poliziak. Zenbait emakume atzerritar egoera irregularrean zeudela atzeman dute, eta engainuen bidez prostituzioan aritzera behartzen zituztela adierazi. Guztira 10 dira atxilotuak, zazpi Ezkio-Itsason bertan, eta Donostian, Iruñean eta Quintana de la Serenan (Badajoz, Espainia) bana.

Ez du erantzunik

Ireki dute Igartubeitin Sagardoaren Astea, dolarean erakusketa eginez

2007-10-10 | 14:44:24

Ireki dute Igartubeitin Sagardoaren Astea, dolarean erakusketa eginez

Urriaren 17ra arte sagarra jo eta prentsatu egingo dute, antzezpenez eta kirikoketaz gain

Gaur goizean ireki dute Ezkioko Igartubeiti baserri-museoan aurtengo Sagardo Astea. Astebetean ekimen ugari gauzatuko dituzte XVI. mendeko dolare berreraikiaren inguruan. Sagardoa ekoizteko lehendabiziko urratsak ezagutu ahal izango ditu ikusleak. Antzezpenak, kirikoketa saioak, Ezkio-Itsasoko sagar barietateen erakusketa... ere ikusi ahalko dira zazpi egunetan.

Ez du erantzunik

Igartubeiti baserri museoko interpretazio gunea ireki dute

2007-06-20 | 13:45:52

Igartubeiti baserri museoko interpretazio gunea ireki dute

Baserriaren edukiak osatu eta sakondu nahi ditu 672 metro koadroko zentroak

Gaur eguerdian inauguratu dute Igartubeiti baserri museoaren interpretazio zentro berria. 672 metro koadroko gune honek, baserriak eskaintzen dituen edukiak osatu, sakondu eta gehitu egin nahi ditu, erreferentzia moduan euskal baserria hartuta. Interpretazio zentro hau egiteko, 2,6 milioi euro erabili dituzte. Zentro berria hiru gunetan banatzen da: erakusketa gunea, harrera gunea eta aisialdirako gunea. Erakusketa iraunkorraz gain, beste zerbitzu batzuk ere eskainiko dituzte bertan, hala nola tailerrak, denda edota sagardoa dastatzeko gunea.

Erantzun 1

2007-05-31 | 17:58:54

Elkarlanean eta Herritarrak taldeek Udala erdibana kudeatzea proposatu dute

Hiruna zinegotzi hartuko lituzke bakoitzak, eta alkatetza txandaka

Ezkio-Itsasoko hauteskundeetan izandako berdinketaren aurrean, herriko bi taldeek (Elkarlanean eta Herritarrak) Udala eta alkatetza erdibana kudeatzea proposatu dute. Hala, talde bakoitzak hiruna zinegotzi hartuko lituzke, zazpigarrena hartzeari uko eginez. Alkatetza ere txandaka hartuko lukete, eta eztabaidak saihesteko, alkatearen boto bikoitza kentzea ere proposatu dute. Hauteskundeetako emaitzak berraztertzen ari dira oraindik. Hauteskunde Legearen arabera, berdinketa kasuetan zozketa bidez erabaki behar da alkatetza noren esku utzi, baina sistema hau ez dute begi onez ikusi herriko bi taldeek. Horregatik, elkarlanaren aldeko apustua egin dute bien arteko bileretan.

Ez du erantzunik

Zozketa bidez erabaki liteke Ezkio-Itsason nork aginduko duen

2007-05-30 | 13:25:42

Zozketa bidez erabaki liteke Ezkio-Itsason nork aginduko duen

Bozkak berriz aztertu eta kontatuko dituzte bihar, Azpeitian

Oraindik argitu gabe dago nork aginduko duen Ezkio-Itsasoko Udalean. Herrian aurkeztu ziren bi taldeek (Ezkio-Itsaso Herrikideak eta Ezkio-Itsaso Elkarlanean) berdinketa lortu zuten, bakoitzak 185 bozkarekin. Hauteskunde Legeak zehazten duen arabera, boto guztiak berriz kontatu behar dira aurrena. Gaur ziren kontaketa egitekoak Azpeitiko Hauteskunde Batzordean, baina «logistika arazoak» zirela tarteko, boto-paperak Bergarara eraman dituzte Azpeitira beharrean. Horregatik, bihar goizeko 10:00etan aztertuko dituzte botoak, Azpeitian. Berdinketaren kasua berretsiko balitz, Hauteskunde Legeak bi hautagaitzen artean zozketa egitea aurreikusten du, alkatetza noren esku geldituko den erabakitzeko. Hori, ordea, ez da bi taldeen gustukoa, eta bien artean akordioa ixtea posible ote den aztertuko dutela adierazi dute. Gaur arratsaldean dira bilera egitekoak bi taldeak, Ezkio-Itsason.

Ez du erantzunik

2006-12-23 | 19:25:42

Ustez ETAren arma gordeleku bat aurkitu dute Ezkion

Ehizako munizioz betetako bi bidoi aurkitu ditu hilerriko ermitan Guardia Zibilak, lurpean zeuden gordeta

Ezkio-itsason ustez ETAren arma gordeleku bat aurkitu du Guardia Zibilak. Ezkioko hilerrian dagoen Santa Marina ermitan, lurpeko zulo batean bi edukiontzi zeudela eta bakoitzean "ehizarako munizo kantitate garrantzitsua" zegoela esan dute polizia iturriek. Materialaren egoeragatik duela lau urtetik erabili gabe dagoela uste dute. ETAren arma biltegia izan daitekeela ere esan dute iturri berberek.

Ez du erantzunik

Bideoa

 

Behe Bidasoako Hitzaren aurkezpen bideoa

Behe Bidasoako Hitza

Agenda

Erakusketa

"Zumarragako txokoak"
ZUMARRAGA, Zelai Arizti erakusketa aretoan - 2009-06-19

Erakusketa

XVI. mendeko jantzien erakusketa
SEGURA, Ardixarra etxean - 2009-06-15

Ekitaldi guztiak ikusi »

Bat-batean

Datua

333 haur

Etorri dira Txernobil ingurutik Euskal Herrira, horietatik 8 Goierrira. Hitza

Irudia

Txindokiko desafioa

Txindokiko desafioa

Abaltzisketako plazatik Txindoki gainera korrika igotzeko desafioa hirukoteak irabazi du, Xabier Lasari minutu soil bat aterata. Hitza

Eztabaidak

Goierri

Iruzur zantzuen bila

Peio Gonzalez Foru Ogasuneko Diputatuak jakinarazi duenez, telefono bat jarriko dute iruzur zantzuak sumatzen dituzten herritarren eskura, iruzurtiak sala ditzaten. Zer iruditzen zaizu ekimena? iruzur zantzurik sumatu al duzu zuk? nolakoa?

Jasotako azken mezua:

2009-07-01

Bera hasi dadila ejenploa ematen, bere inguruan izango du zer salatu! ...(+)

Inkestak

Goierri

Zer iruditzen zaizu Espainiako gobernuak "biharamuneko pilula" errezetarik gabe emateko hartutako erabakia?

Ondo    Gaizki    Ez zait ajola, norberak ikusiko du   

 

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.